Hilaren 25ean izan den Ama Birjinaren eguna datorren igandean ospatuko dute Angiozarren. Eguerdiko 12:30etan meza izango dute Elizamendin eta meza bukaeran egingo da umeen eta haurdun daudenen ohiko bedeinkazioa. Meza ostean erromeria eta gonbidapena egongo da elizpean bertaratzen direnen guztientzat. Urteetan ezin izan da meza Elizamendin ospatu, baina aurten Mainddaoko auzotarrek txukunketa lanak egin dituzte eta jaia berriz errekuperatu ahal izan dute.