Orain dela hiru urte sortu zen trikitixa eskola Angiozarren, eta urte hartan izan zen lehenengo emanaldia. Iaz, maketa bat grabatu zuten eta honen aurkezpena elizan egin zuten. Aurtengo edizioan gonbita herri osoari zabaldu zaio eta sarrera doan izango da. Askotariko musika tresna joleak egongo dira ostiralean Angiozarko elizan, 19:00etatik aurrera. Jaialdian zehar margolan bat egingo du Garikoitz Garitanok, eta honen zozketa izango da festaren amaieran. Jaialdia bukatu ondoren jaialdiostekoa hasiko dute.