Klaseak DYAko Ordezkaritzan izango dira, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:00etara. Ikastaroaren programak haurtzaroan zehar istripuak saihesteko moduari heltzen dio, umeek ordu gehien pasatzen dituzten ingurune arriskutsuei, batik bat.
Halaber, ikastarora bertaratzen direnek haurren istripuen ondorioei (erorketak, erredurak, eztarriko trabamenduak, intoxikazioak…) aurre egiteko oinarrizko ezaguerak eskuratu ahal izango dituzte. Ezaguera hauek modu errazean eta entretenigarrian irakatsiko dituzte, teoria eskolak trebakuntza-praktikoko eskolekin txandakatuz.
Matrikularen kostua 60 eurokoa da, eskuliburu bat barne. Plazak mugatuakdira eta izena emateko edo jarduerari buruzko informazi osagarria jasotzeko, telefono honetara deitu behar da: 943 46 46 22.