Bertso saioa egingo dute Erramu zapatuko bezperan

Jon Moñux 2014ko mar. 26a, 15:52
Erramu zapatu bezperako bertso saioko kartela.
Bergarako Udal pilotalekuan egingo da saioa apirilaren 11n, egubakoitza. Ekitaldia 22:30ean hasiko da.

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Iker Zubeldia, Amaia Agirre eta Nerea Elustondo bertsolari gipuzkoarrek hartuko dute parte bertso saioan. Iker Iriarte alegiarra izango da gai-jartzailea.

Sarrera zortzi euro izango da, eta txartelak kultura etxean daude salgai, 18:00etatik 21:00etara. Bestalde, sarrerak eskuragarri daude www.bergara.net helbidean ere, eta bertso saio egunean bertan leihatilan erosi ahalko dira 21:30eatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak