Beti Bustik hirugarren postua lortu du Frantzian

Eneko Azkarate 2014ko mar. 26a, 08:57

Patxi Ugaldek (argazkian) bosgarren postua lortu zuen senior mailan.
Euskadiko Piraguismoko Hirugarren Kopa jokatu zen joan zen zapatuan Paun (Frantzia) eta bertan izan ziren Bergarako piraguistak ere. Kopa antolatzea ere Bergarako Beti Bustiri egokitu zitzaion gainera. Taldeka hirugarren geratu ziren bergararrak eta elkarteko hiru piraguista izan ziren lehian.

Joan zen zapatuan jokatu zen txapelketa. Guztira, 90 piraguista lehiatu ziren. Bergararren artean, emaitzarik onena lortu zuena Patxi Ugalde izan zen. Bosgarren geratu zen senior mailan. Maila berean, Aritz Gimbert, berriz, hamabosgarren postuan sailkatu zen. Junior mailan, Jokin Labaien zortzigarren geratu zen.

Bestalde, oraingo zapatuan, martxoaren 29an, taldeko infantilak, Bidasoa ibaian, San Migelen, Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko dute.

Aritz Gimbert 15. postuan sailkatu zen, senior mailan.

Jokin Labaien 8. postuan sailkatu zen junior mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak