'Angiolillo' liburua muntatzen hasi dira

Miren Mujika 2014ko mar. 25a, 16:58

Aitor Arantzabal bergararrak idatzitako ‘Angiolillo’ liburua muntatuko dute datorren larunbatean Angiolillo liburutegiak eta Bergarako Gaztetxeak.

Larunbatekoa liburuaren 3. edizioa izango da, eta aurreko bietan bezala, auzolanean muntatuko dute liburua. Durangoko XIV. azoka alternatiboan izandako arrakastaren ondorioz, 200 ale inguru aterako dituzte aurten.

Hitzordua martxoaren 29an izango da eta muntaian lagundu nahi duen edozeinentzat egongo dira zabalik Gaztetxeko ateak. Liburua muntatzen laguntzeko bi txanda egongo dira: bata 11:30etik 13:30era, eta bestea, 17:00etatik 19:00etara. Muntaketaren ondoren, lagundu duten guztiontzat luntxa egongo da.

Liburuaren 3. edizioa apirilaren erdialderako kalean egotea aurreikusten dute antolatzaileek, urtero bezala, 4 euroren truke.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak