Gure Esku Dago

150 atxikimendu jaso ditu Bergarako Gure Esku Dagoren adierazpenak

Txomin Madina Milikua 2014ko mar. 24a, 17:18

Euskal Herriko eta Debagoieneko beste hainbat herritan bezala, erabakitze eskubidearen aldeko sinadura bilketa egin zuten zapatuan Bergaran. Aldarrikapenean sinatzaileek bat egin zuten honako puntu hauekin: herri bat gara; gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugu; eta Euskal Herritarroi dagokigu erabaki hori hartzea.

Bergarako Udaleko osoko bilkuren aretoan egin zen Bergako Gure esku dagoren adierazpenaren sinadura ekitaldia eta jendetza batu zen bertan.  Sinadurak batu dituzte eta amaieran talde argazkia atera. Dani Oiarbide, nazio mailako Gure Esku Dagoko kidea, ere bertan izan zen eta egitasmo honen jatorriaren inguruko argibideak ere eman zikien bertan batutakoei. Ekitaldiaren ostean talde argazkia ere atera zuten. Antolatzaileak oso pozik azaldu ziren amaieran: "150 atxikimendu inguru batu ditugu. Gainera, jende oso ezberdina etorri da eta pozik gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak