Gure gorputza, gure erabakia lelopean, arratsaldeko zazpietan Iruñeko Golem zinema aretoetatik irtengo da manifestazioa.
Bergaratik irtengo den autosbus zerbitzua erabili nahi dutenek Pol-Pol edo Arrano tabernara gerturatu besterik ez dute. Taberna horietan zerrenda bana jarri dute, eta horietan izena emateko azken eguna apirilaren lehena izango da. Autobusa 15:00etan irtengo da autobus geltokitik. Ikasle eta langabeek zortzi euro ordaindu beharko dituzte; gainontzekoek, aldiz, bi euro gehiago.