Hain justu, lau urtez, zeharkatutako 32 herrialde eta 46.000 kilometroen laburpen arina egin zien Etxebarrietak, bidaian ateratako irudi ikusgarriak, Bingen Mendizabal musikariak sortutako musika eta efetu bereziak erabiliz.
Lehenik eta behin, elkarrekin ezinbesteko gauzak alforja edo aneketan sartu zituzten, eta Gasteiz atzean utzita, Tibetera igo eta bertako familia bat eta yak izena duten animaliak ezagutu zituzten; Txinako harresiaren ondoan kanpatu eta gaua ere pasatu zuten, Australiako basamartua zeharkatzera ere ausartu ziren, aborigeneekin berba eginez. Munduko hainbat bazterretako haurrak ezagutu eta askotariko abentura bizi ostean, etxera itzuli ziren guztiak buruan ideia berriak zituztela.