Euskal Herriko eta Debagoieneko beste hainbat herritan bezala, erabakitze eskubidearen aldeko sinadura bilketa egin dute gaur Bergaran. Aldarrikapenean sinatzaileek bat egin dute honako puntu hauekin: herri bat gara; gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dugu; eta Euskal Herritarroi dagokigu erabaki hori hartzea.