Joseba Permach eta Pello Urizar izan ziren bertan, eta hitzaldian Hego Euskal Herriaren egoera ekonomikoa aztertu eta koalizioak planteatzen duen alternatiba sozioekonomikoa azaldu zuten.
Besteak beste azaldu zuten dirua Abiadura Handiko Trena bezalako proiektuetara bideratu beharean, ''ekonomia errealera'' bideratu beharko litzatekeela. Gaineratu zuten eurek planteatutako gauza batzuk gaur egun dagoeneko aplikatu daitezkeen arren, beste batzuk ezin direla egin burujabetza faltagatik.