Honela azaltzen du zergatia Angiozarko alkate Jose Anjel Mikeok: "Ermitan txukuntze-lan batzuk egin dituzte, eta jendeak ikusi ahal izango du zelan dagoen". Ermita oraindik konponketa beharrean dago, baina jairako gutxienez "itxuratu" egin dute, eta ermitaren nondik norakoak jakin ahal izango dituzte auzotarrek.
Elizamendiko Ama Birjinaren irudia Angiozarko parrokiara ekarrita dago, eta erreplika bat daukate ermita horretan.
Umeak eta haurdunak
Horrenbestez, domekan, meza entzuteko aukera izango dute auzotarrek 12:30ean. Elizamendiko Ama Birjina Jesus haurtxoari titia ematen dago irudikatuta; horregatik, umeen eta haurdunen jaia izaten da, eta umeak bedeinkatzera eroaten dituzte auzotarrek.
Meza bukatutakoan, erromeria eta luntxa izango dituzte bertara joaten diren guztiek.