Elkarrizketa: Aitor Olea, San Pedro elizako organista

Aitor Olea
"Martxa honetan jarraituz gero, ez dakigu organoa noiz arte helduko den"

Ze ezaugarrik egiten dute berezi eta bakar San Pedroko Stoltz organoa?

Mundu osoan jatorrizko egoeratik gertuen dagoen Stoltz-Frères etxeko organorik handiena dugu San Pedroko organoa.

125 urte ez dira gutxi, ezta instrumentu batendako ere. Ze osasun egoeratan dago?

Zahartzaroko azkenetan; fonetikoki bere soinu ahaltsuek hor jarraitzen dute, baina mekanikoki ahulezia izugarriak ditu: haize ihesak ugari eta nonahi, noten mekanika ahulduta, zirien endekatze orokorra, hauspoen larruak harrotuta eta zulo ugarirekin... Organoa erresidentzian dago. 2013ko ekainean bypass-a egin zitzaion eta ebakuntza orokor baten beharrean dago.

Konponbiderik badauka?

Bai, baina konponbide horrek diru kostu izugarri handia du.

Eta interbentzioak ze urgentzia dauka? Adituek zer diote?

Martxa honetan, ez dakigu noiz arte helduko den. Garbi dagoena da endekatze prozesua gero eta azkarrago doala; batez ere, azkeneko urteetan oso nabariak izan dira kalteak.

Konpontzeko asmorik badago?

Parrokia aspaldi mantenu minimoak ari da egiten, baina ez dira nahikoa. Organoaren bueltan, irabazi asmorik gabeko elkartea ari gara eratzen herrian. Proposamen, egitasmo eta ekintzak batzen ari gara konponbideari sarbide bat emateko asmoz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.