"Aurrenekoz antolatu genuen jaialdiak izan zuen arrakasta ikusirik antolatu dugu bigarren Addams Party DJ gaua. Hori horrela, musika elektronikoaren baitan, estilo askotariko DJ saioak izango dira". Hala eman dute aditzera Bergarako gaztetxetik.
Askotariko musika
Martxoan zehar hainbat musika estilo entzun ahal izan dira gaztetxean, eta, kasu honetan, elektronikaren txanda izango da. Musika horren baitako hainbat estilo egiten duten DJek ipiniko diote musika zapatu gauari; Kasper, Asier Galiano eta Eder Soria, Javierski, Josu zein Mengu eta Eneko izango dira lan hori egiteko arduradunak; eskarmentu handiko DJak.
Bergarako gaztetxean arituko diren DJen saioekin dantzatu gura duenak 5 euro ordaindu beharko ditu.
Bi talde hilaren 28an
Hilabeteari amaiera emateko, datorren martxoaren 28an Zarauzko bi talderen musika entzun ahal izango da Bergarako gaztetxean. Hala, Mor More eta Arrutiko Intxaurrak taldeak izango dira egubakoitz iluntzeko protagonistak. "Elkarrekin hainbat emanaldi ari dira egiten, eta, kasu honetan, gainera, azken lana aurkeztuko du Mor More bikoteak".