Azoka Bergaratzen egitasmoaren barruan bilerak egin dituzte hainbat eragilerekin

Imanol Gallego 2014ko martxoaren 21a

Azoka Bergaratzen ekimenean egin dituzte ildoetako lantaldeen lehen saioak: ekonomia lokalekoa, herri eragileena, lehen sektorekoa eta aisialdi-gunearen ingurukoa; guztietatik ideia eta proposamen ugari batu dira.

Astegunetako jende jarioa areagotzea da identifikatu den beharretako bat, eta, horretarako, baserritarren presentzia areagotzeaz gain, azokan ekintza osagarriak txertatzearen ideia azaleratu da.

Herriko elkarteak

Ildokako lanketek jarraituko duten arren, apirilaren 8an orain arteko ekarpenak partekatzeko herritar orori irekitako saio bat egingo da, eta, ekarpenak bateratzeaz gain, berriak egiteko aukera ere egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak