Skate X Games txapelketa Debagoienera heldu da

Xabier Urzelai 2014ko mar. 21a, 09:14
X Gamesetako bigarren kanporaketa hartuko du Lainok.
Goierri Roller Skate taldeak antolatuta Gipuzkoa mailan antolatu duten skate txapelketa Debagoienera iritsiko da bihar, zapatua. Skate X Games izenarekin bataiatu dute torneoa, eta Lazkaon egin zuten lehenengo saioa urtarrilaren 22an. Bihar, ostera, Bergarak hartuko du erreleboa, eta probintzia mailako finalerako bigarren kanporaketa egingo dute, Laino skate parkean.

Skate X Games torneoak guztira lau saio izango ditu: Lazkao, Bergara, Oiartzun eta Donostia. Diogun moduan bihar egingo dute Bergarakoa, apirilaren 12an izango da Oiartzungoa, eta maiatzaren 17an Donostiakoa.

11:30ean hasiko dira skatean

Biharko txapelketa 11:30ean hasiko dute (izena emateko deitu 611 289 425 telefono zenbakira, edo idatzi rolskt12@gmail.com helbidera. Bost euro ordaindu behar dira) eta hiru kategoria izango dira, 12 urtera artekoak, 15 urtera artekoak eta 18 urtera artekoak. Hala, izenematea ordaintzeaz batera antolatzaileek jatekoak eta edatekoak emango dizkiete parte-hartzaileei –sari banaketa 19:00etan izango da, eta skater guztiendako izango da sariren bat–.

Kategoria bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuek finalerako txartela (Donostian jokatuko dena) lortuko dute, baina txapelketa ez da Gipuzkoa mailan geratuko, Arabako eta Bizkaiko onenekin batera lehiatzea delako asmoa –zehazteke dago data hori.

Lur Vazquez Lazkaon aurrean

Hala, otsailaren 22an Lazkaon egin zuten X Gamesetako lehenengo saioan Lur Vazquez aretxabaletarra nabarmendu zen 15 urtera artekoen kategorian, bigarren sailkatu zen-eta. Aurreikustekoa da, baina, biharko txapelketa Bergaran izanda Debagoieneko skaterrek protagonismo askoz handiagoa izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak