35 urtez herriko ahotsen bilkura izan den Aritzetaren urtemuga

Imanol Gallego 2014ko mar. 21a, 09:30

35 urte pasa dira Aritzeta abesbatzak otsail hotz hartan lehen emanaldia egin zuenetik. Ordutik hona, mila partitura eta emanaldi izan dira, baina abesbatzak tinko jarraitzen du. "Ia konturatu gabe igaro da denbora, ez da ibilbide erraza izan, baina atzera begiratuz gero, argi dago esfortzuak merezi izan duela", dio Xabier Altzolak, Aritzetako abesbatzako lehendakariak.

Ibilbide horretan, gainera, entzuleak beti ondoan izan dituztela azpimarratu du Altzolak.

Azken urteotan, gainera, aretoak alde batera utzi eta musika kalera atera dute. “Beste formatu bateko emanaldiak dira, musika kaletarragoa eskaintzen diogu entzuleari, arinagoa”, aipatu du lehendakariak. Hori guztia, gainera, abesbatzaren ohiko kalitateari eta herritartasunari hutsik egin gabe. Zapatukoa horren erakusle izango da: “19:00etan plazan elkartu eta afalordua arte kaleak girotzen saiatuko gara”.

Etorkizunari begira

Egun duten erronka nagusia egindako bideari eustea da. Lehendakariak azaldu moduan, honaino iritsi badira euren lanari esker izan da eta etorkizuna ere bide beretik dator. Egun, astelehenetan eta eguaztenetan entseatzen dute, eta kuriositatea duten horiek 21:00etan Mizpirualdeko egoitzako elizara gerturatu besterik ez dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak