Gipuzkoako Foru Aldundiaren kritika, bera patrono den UNEDi

Goiatz Arana Begiristain 2014ko mar. 20a, 17:24

Diputatu nagusi eta Bergarako UNEDeko lehendakari Martin Garitanok mezua bidali du Madrilgo Hezkuntza Ministeriora, bere oposizioa azalduz Gineako Teodoro Obiang diktadorea gonbidatu izanagatik hitzaldiak ematera Bruselara. UNEDek Obiang-i harrera eta babes akademikoa eman izana salatu dute Aldunditik.

"Hezkuntza mailatik kanpo dagoen erabaki horrek erregimen zapaltzaile eta diktatorial baten legitimatzea dakar, oinarrizko eskubideak urratzen dituena. Ekuatore Ginea bezalako estatuetan demokraziaren garapenean egin behar ez den guztia irudikatzen du Obiang-ek", dio Garitanok Hezkuntza Ministeriora bidalitako mezuan.

Gipuzkoako Foru Aldundia UNED-Bergarako patrono nagusia da eta, bere ustez, hezkuntza instituzio batek horrelako erregimen "zapaltzaileak" baztertu eta bere oposizioa azaldu behar die. Bere esanetan, "onartezina" da, Cervantes Institutuarekin elkarlanean, Teodoro Obiang-en bi hitzaldi programatu izana Bruselan, apirilean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak