Bergarako 'Hanka Labanka' hockey taldea egongo da Euskadiko ligan

Miren Mujika 2014ko martxoaren 20a

Bergarako 'Hanka Labanka' taldea.
Datorren aste bukaeran izango dira Euskadiko hockey ligako senior kategoriako lehen partidak. Euskal Herriko 3 talde eta Madrilgo bat egongo dira aurrez aurre eta Bergarako ‘Hanka Labanka’ taldeak jokatuko du Ribabellosan denboraldiko lehen partidua.

Martxoaren 22an, larunbatean, izango dira partidak talde parte-hartzaile hauen artean:

  • Dragons (Ribabelloasako taldea).
  • Samurais (Madrileko taldea).
  • Metropolitano (Bilboko taldea).
  • Hanka Labanka (Bergarako taldea).

Ordutegiak

  •  13:30: Samurais – Dragons.
  • 14:30: Hanka Labanka – Metropolitano.
  • 15:30–17:30: Tarte honetan bi partida jokatuko dira (Dragons – Samurais eta Hanka Labanka – Samurais).
  • 17:30: Metropolitano – Samurais.
  • 18:30: Dragons – Hanka Labanka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak