Abian dira 2014. urteko Bizikleta Jardunaldiak

Miren Mujika 2014ko mar. 19a, 20:00

Hirugarren urtez, bizikleta jardunaldiak antolatu ditu Bergarako Udalak, Lokatza Ziklismo elkartearekin elkarlanean. Aurten, martxoaren 24tik apirilaren 9ra izango dira eta bizikletaren erabilera bultzatzea izango da helburu nagusia, Bergaran autoa alde batera laga eta herri barruko bidaiak bizikletaz egiteko. 'Errepideko txirrindularitza Debagoienean' ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta Gorlara igoera, bizikletaz eta oinez, izango dira ekimen nagusiak.

Antolatzaileek uste dute, bizikletaren erabilera bultzatuta, herritarrak osasuntsuagok izango direla eta, bide batez, gutxiago gastatu eta kutsatuko dutela.

Ekintzei dagokienez, egitarau osatua prestatu dute eta hiru egun  azpimarratu nahi izan dituzte bereziki. Martxoaren 24an, Goiena Telebistako Harmailatik saioan, Errepideko txirrindularitza Debagoienean emitituko dute. Iganderako (martxoak 30) ere hainbat ekintza antolatu dituzte: Gorlara igoera bizikletaz, baita oinez ere. Bigarren igoerarako 08:30ean Udal Pilotalekuan topatuko dira parte-hartzaileak. Horrez gain, 10:00etan zuhaitz landaketa egingo da eta historiaurreko olinpiadak gazteentzat 11:00etan.

Apirilak 6an, kirolaren nazioarteko egunean, aldiz,  bizikleta martxa bat egingo dute 10:00etan Agorrosinetik Labegaraieta pasa eta Elorregiraino. Martxa patinetan ere dezakete parte-hartzaileek. Ondoren, 11:30ean, jolasak egiteko aukera egongo da, baita eliptika eta hand bike-a ere. Bien bitartean, Bkool Indoor Arrabola egongo da 09:30etik 12:30era arte.

Egitaraua, egunez egun

  • Martxoak 24, astelehena: Harmailatik GOITBn, Errepideko txirrindularitza Debagoienean, 22:00etan.
  • Martxoaren 24tik 27ra –astelehenetik eguenera–: Bizikleta mekanika tailerra (maila aurreratua), 18:30etik 20:30era.
  • Martxoak 29, zapatua: Eskola kirola jardunaldia; haur eta gurasoekin bizikleta martxa, 10:00etan; eta Markel Uriarteren erakustaldia, 12:00etan.
  • Martxoak 30, domeka: Gorlara igoera bizikletaz/oinez (oinezkoen irteera, 08:30ean, Udal Pilotalekutik); zuhaitz landatzea, 10:00etan; historiaurreko olinpiadak gazteentzat, 11:00etan.
  • Martxoak 31, astelehena: Txirrindularitzari egokitutako kirol nutrizioa hitzaldia, Amaia Martiodaren eskutik; eta CTC-Tolosako Kirol teknifikazioa zentruko Nutrizionista, 19:00etan.
  • Apirilak 2, eguaztena: BiziAbentura Hegoamerikan, Maitane Garmendia eta Beñaten eskutik, 19:00etatik aurrera.
  • Apirilak 5, zapatua: Kirol elkarteentzako ikastaroa: bihotz biriken suspertzea nola egin eta kanpoko desfribilagailu erdi automatikoa nola erabili irakatsiko da, 10:00etatik 12:00etara.
  • Apirilak 6, domeka: Agorrosinetik –Labegaraieta– Elorregira martxa, bizikletaz edo patinetan, 10:00etan; jolasak, eliptika eta hand bike-a 11:30ean; Bkool Indoor Arrabola 09:30etik 12:30era.
  • Apirilak 7, astelehena: Bergarako kirol kontseilua, gai monografiko batekin: Bergarako bide motorizatu gabeen sarea, 19:00etan.
  • Apirilak 9, eguaztena: Enduro. Mendi Bizikleta iraultza Markel Uriarteren eskutik, ORBEA taldeko Enduro rider-a, 19:00etan.

Bergarako Udalak eta Lokatza Ziklismo Eskolak antolatu dituzte 2014. urteko Bizikleta Jardunaldiak. Hauekin batera, beste hainbat elkartek lagundu dute:

  •  Pol-Pol M.T
  • Basque Adventure
  • Aranzadi ikastola
  • Ipintza institutua
  • Mariaren Lagundiko ikastola
  • San Martin ikastetxea
  • Goiena
  • BPXport

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak