Ane Zuzazubiskar arrasatearraz gain, Aitzol Iturbe antzuolarra, Maider Arregi oñatiarra, Xabi Igoa eta Paula Amilburu aramaioarrak eta Garikoitz Lopez de Munian, egubakoitzean gai jartzaileak esan bezala "gaur bergarar moduan". Gai serioak ere landu zituzten arren, umorea izan zen nagusi, eta bertsolariek argi utzi zuten ibarreko bertsolaritzak baduela etorkizuna.