‘Benan eta begigorri munstroa’ ipuin musikatua taularatuko dute

Miren Mujika 2014ko mar. 18a, 16:52

Bergarako Musika Eskolak ‘Benan eta begigorri munstroa’ ipuin musikatua taularatuko du martxoaren 30ean, igandea, 19:00etan, Bergarako Udal Pilotalekuan.

Kontzertua bi zatitan banatuko dute: lehenengoan, Bergarako abesbatzak eta Bergarako Gazte Orfeoiak Ahotsen soinua kontzertua eskainiko dute, modu pedagogikoan; ondoren, Hasiberri abesbatzako 5 eta 10 urte bitarteko haurrek antzeztu eta abestu egingo dute ipuin musikatua. Horretarako, talde instrumentala izango dute lagungarri: pianoa, klarinetea, bateria eta tuba.  Guztira 170haurrek hartuko dute parte kontzertu honetan eta sarrera 5 euro izango da.

Bestalde, apirilaren 5erako, larunbata, Musika Eskolak eta Erdizka trikiti taldeak txalaparta ikastaro bat antolatu dute. Irakasleak Jon Garmendia eta Iñaki Plaza izango dira. Haurren adinaren arabera, bi talde egingo dira: lehenengoa 12- 16 urte bitartekoentzat  izango da eta 17:00etan hasiko da; bigarrena, aldiz,16 urtetik gorakoentzat, 18:00etan hasiko dena.

Ikastaroa Bergarako Musika Eskolan izango da eta dagoeneko zabalik dago izen-emateko epea; martxoaren 17tik 22ra egongo da irekita. Prezioei dagokienez, Musika Eskolako eta Erdizkako bazkideentzat sarrera 6 euro izango da eta gainontzekoentzat, 7.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak