Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur, martitzena, 19:30ean hasita jokatuko dituzte Soraluce Lau t'erdiko Txapelketako finalak. Seniorren partiduan –arratsaldeko bigarrena– Yoldi eta Artola izango dira zein baino zein gehiago. Lehenago, promesen mailan Iribarriak Arteaga izango du aurrean. Torneoa amaituta Bergarako Pilota Elkarteak ez du atsedenik hartuko, Bergara Hiria txapelketan sartuko direlako buru-belarri; apirilaren 29an hasiko dute bigarren torneo hori.