PILOTA: Rezustak, erakustaldi ederra

Leire Kortabarria 2014ko martxoaren 16a

Beñat Rezusta, egubakoitzean Bergaran.
Beñat Rezustak, Apezetxearekin bikotea osatuta, Tainta eta Mendizabal II.a izan zituen aurkari egubakoitz gauean Bergarako pilota jaialdian, eta nagusitasun garbia erakutsita, 22-15 irabazi zuten Rezustak eta Apezetxeak. Erregulartasun handiagoa erakutsi zuten eta une guztietan joan ziren irabazten. Batez ere Rezustak egin zuen erakustaldi bikaina; herrikideei gozatua eman zien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak