Gaur, 22:30ean hasita, Txapajaia egingo dute Txapa Irratiaren eskutik Bergarako gaztetxean; sarrerak 4 euro balio du.
Antolatzaileek bi talde gonbidatu dituzte kartzela zaharreko oholtza gainera igo daitezen. Batetik, Koldo Soretek eta Ursula Strogek osatutako Niña Coyote eta Chica Tornado taldea igoko da gaztetxeko oholtzara, eta Surfing Kaos eta Zuloak taldeetan aritu diren artistek euren rock musika helaraziko diete ikus-entzuleei.
Eta bestetik, Sexty Sexers taldean ezagutu genuen Joseba B. Lenoir izango da gaurko bigarren gonbidatua; hain zuzen ere, Tenpesta diskoa aurkeztuko du Berako musikariak.