Preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute egubakoitzean Bergaran

Jon Moñux 2014ko mar. 13a, 16:00

Bergarako plazan dispertsioa salatzeko egindako elkarretaratze bat.
San Martin Agirre plazan egingo dute elkarretaratzea 19:30ean.

Herrirako kideen arabera, "garai garrantzitsuak bizitzen ari gara Euskal Herrian". Eta azken hiru hilabeteetan zehar euskal preso politikoen kolektiboak egindako adierazpenak horren adierazle direla gaineratu dute.

Hamabost euskal preso politikok Euskal Herriratzeko eskaera egingo dute aste honetan. Hori dela eta, preso eta iheslarien aldeko taldeak, dispertsioarekin amaitzeko eta euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko, herriko plazara irteteko eskaera zabaldu die herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak