Musika klasikoa 'Txapa sinfonikoa' irratsaio berrian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 13a, 12:23

Txapa irratiak asteburu honetan martxan ipiniko duen irratsaio baten berri eman du. 'Txapa sinfonikoa' deitzen da, eta zapaturo eta domekero emango dute.

"Musika klasikoa landuko dugu eta herrian dugunetik abiatuko da: banda, orkestra, kantuak... Gainera, ahal diren kontzertuak grabatuko ditugu eta horiekin egingo dugu irratsaioa, obra bakoitzaren nondik norakoak azalduz". Hala eman dute aditzera Aitzol Gandiaga, saioaren gidarietariko batek; Gandiagarekin batera arituko da Aitor Narbaiza.
 
Txapa sinfornikoa zapaturo eta domekero entzun ahal izango da uhinetan barrena, 11:00etan eta 14:45etan, hurrenez hurren; baina gainera weborrian edozein momentutan entzun ahal izango dute interesatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak