Pol-Poleko beteranoek eta eski sailekoek irteera erakargarriak antolatu dituzte martxorako

Eneko Azkarate 2014ko mar. 12a, 08:15
Pol-Poleko eski sailekoen irteera bateko irudi bat.
Bergarako Pol-Pol Mendizale taldeko beteranoek Berrobitik Berastegira egingo dute martxoko irteera. Bestalde, mendiko eski sailekoen irteera Val d’Aranera egingo dute.

Beteranoena hilaren 23an izango da, egun osokorako. Autobusean joango dira eta irteera 08:00etarako iragarri dute frontoitik. Txartelak bulegoan eskura daitezke 20 euroren truke.

Mendiko eskiarena asteburu berorretan izango da. 22an eta 23an, Kataluniara, Val d’Aran aldera. Bi irteera egingo dituzte:

Mendi-eskiko irteerara joan nahi duenak martxoaren 18a, martitzena, baino lehen eman beharko du izena. Egun horretan batzarra egingo dute 19:00etan, Pol-Poleko bulegoan, irteera prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak