Rock kontzertuetan ohikoa den bezala, berandu hasi zen emanaldia; hala ere, ikusle eta bertsolariek gustura zeuden ziegatara sartzeko prest. Eszenara, Debagoieneko zazpi bertsolari gazte igo ziren; Aitzol Iturbe antzuolarra, Maider Arregi oñatiarra, Ane Zuazubizkar arrasatearra, Xabi Igoa eta Paula Amilburu aramaioarrak eta Garikoitz Lopez de Munian, egubakoitzean gai jartzaileak esan bezala "gaur bergarar moduan".
Bertso saioak, momentu serioak izan zituen arren, bortxaketa zein euskararen egoerari bertsoak egiten; umoreak izan zen nagusi eta bertsolariek argi utzi zuten moduan, Debagoienak bertsolaritza kontutan etorkizuna izaten jarraituko du urte askoz.