Inkestak egiteko bederatzi galdera egin zituzten, eta inkestatuak 1etik 10erako sailkapenean puntuatu behar zituzten. Hau honela, Ur Gimnasia Terapeutikoa eta Body Power izan dira balorazio onenak jaso dituzten jarduerak, 9.34 punturekin eta 9.08 punturekin, hurrenez hurren. Balorazio baxuena, berriz, Akuaerobik eta Free Style dantzak izan dute, 6.43 eta 6.83 punturekin. Alorrik puntuatuena, aldiz, begiraleen lana izan da 8.65 punturekin, eta balorazio baxuenekoa erabilitako baliabideak izan dira 7.61 punturekin.
Orokorrean, 1.23 puntuan egin du gora joan zen ikasturtetik asebetetze inkestaren bataz bestekoak. Aurrekoan, puntuazioa 6.88 izan zen, eta aurten, 8.11.
Martxoan zehar, bestalde, instalazioen eta beren kudeaketaren iritzia emateko inkestak egingo ditu Kirol zerbitzuak. Galdeketa emailez edota harreran bertan bete daiteke. Ahalik eta inkestatu gehien biltzeko asmoz, bere telefono zenbakia uzten duenak, kirol-zerbitzuko hileko bost abonu osoaren zozketan parte hartu ahalko du.