Egubakoitzean estreinatuko dute Bearteko akuarela ikastaroko taldearen erakusketa Nahikarin

Jon Moñux 2014ko mar. 6a, 16:03

Bearteko akuarela ikastaroko taldea.
Martxoaren 7an hasiko da erakusketa kolektiboa Masterrekako Nahikari tabernan. Hilabete osoan zehar egongo dira ikusgai ikasleen eta irakaslearen obrak.

Hamabost artistek hartuko dute parte erakusketan: Kontxi Idigoras, Bene Lorenzo, Mari Cruz Andueza, Matilde Sainz, Mertxe Ruiz de Egino, Maite Azkargorta, Angelita Agirrebeña, Juan Mari Irizar, Jose Ramon Gantxegi, Martin Guridi, Bitxor Garcia, Juli Otaegi, Pili Azkarate, Kute Erdabide eta Ricardo Azkargorta (irakaslea).

Orain dela urtebete inguru hasi ziren akuarelarekin lanean, oleoa eta akrilikoarekin lan egin ostean. Pili Azkarate ikaslearen esanetan, "ez da lan erraza papera bezalako euskarri ahularen gainean uraren eragina dominatzea". Ricardo Azkargortak ikastaldearen lanak gainbegiratzen dituen arren, "norberaren sormena garatzeari garrantzia handia" ematen diola gaineratu du Pili Azkaratek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak