Aroztegi aretoa, Bergara
Bergararrek argazki eta objektuen bidez gerra zibileko emakumearen bizimodua, eginkizunak eta eguneroko bizitza ikusteko aukera izango dute.
Garai hartako gizartea nolakoa zen ezagutzeko erakusketa antolatu du Bergarako Udal Artxiboak. Asteartetik igandera egongo da irekita erakusketa, baina ordutegia ez da berbera egun guztietan. Aste egunetan 18:00etatik 20:30era izango da, larunbat goizetan12:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 18:00etatik 20:30era. Igandetan aldiz, 12:00etatik 14:00etara.
Hizkuntza: Euskara