Bergarako Udala Fiare banka etikoko bazkide egin da

Gaur eguerdian egin dute hitzarmenaren sinadura ekitaldia udaletxean, eta bertan izan dira Jaione Isazelaia alkatea eta Fiareko Debagoieneko eta Gipuzkoako hainbat ordezkari.

Fiare banka etikoarekin hitzarmena sinatzen duen Gipuzkoako hamargarren udala bihurtu da gaur Bergarakoa eta bazkide egiteko, 1.800 euroko ekarpena egin du Udalak. Alkateak adierazi duenez, bazkide eginda Fiareri banka etikoko proiektu kooperatiboa garatzen lagundu gura diote. Asmoa da gainera, etorkizunean, bazkide izateaz gain, bezeroa ere izatea.

Fiareko ordezkariek, euren aldetik, horrelako hitzarmen bat sinatzearen garrantzia azpimarratu dute proiektuari babesa eta sinegarritasuna ematen diotelako. Esan  dute baita ere Debagoieneko beste herri batzuetan bezala, Fiareren inguruko boluntario taldea ere sortu gura dutela Bergaran.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.