Bergarako alkatearekin herriko proiektu eta aurrekontuak berbagai

Amaia Txintxurreta 2014ko mar. 4a, 15:13
Jaione Isazelaia Bergarako alkatea.
Jaione Isazelaia Bergarako alkatea Goiena telebistan izango da gaur, martitzena, 'Harira' saioan. Bigarren alkate gonbidatua izango da, joan zen astean Arrasatekoa Goiena telebistako platotik pasa ostean. 22:00etan hasita.

Ordubeteko tartean, herriko hainbat konturi buruz hitz egingo du alkateak. Hiri hondakinak, aparkalekuak, kultura ekipamenduak, Udal museoa, Oxirondoko Azoka, ondarea… izango dituzte berbeta gai, besteak beste, Eneko Azkaratek gidatutako saioan.

Baina, alkateaz gainera, Udalean ordezkatuta dauden alderdi nagusietako bozeramaileei ere emango zaie hitza: EAJko Aintzane Oiarbideri eta PSE-EEko Mari Carmen Barrenetxeari, hain zuzen.

Horretaz gain, herritarren iritziak, galderak edota iradokizunak ere jasoko dira saioan eta baita Imanol Gallegok herritarren artean egindako galdera xelebreak ere.

Gogoan izan, gaur, martitzena, 22:00etan, Goiena telebistan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak