Soraluceko Lau t'erdiko finalerako lehenengo txartela dago gaur jokoan

Xabier Urtzelai 2014ko mar. 4a, 11:03
Gaur, martitzena, 19:30ean hasiko dute Bergaran Lau t'erdiko Soraluce Sariko finalerdietako bat. Hasteko, promesa mailako pilotariek jokatuko dute, Iribarria Errandonearen kontra. Eta segindan etorriko da seniorren partidua, Ioldi eta Albarado zein baino zein gehiago.

Martxoaren 18an jokatuko duten finalerako txartel bila kantxaratuko dira gaur pilotariak. Kanporaketa guztiak gainditu ostean, finalerako bidean azkena geratzen da, erabakigarriena. Seniorretan, txapelketako faborito den Ioldi nafarrak –2012ko txapelduna, eta 2011ko azpitxapelduna– Albarado izango du aurrean. Adi, baina, azken honekin, berez txapelketara errebotez iritsi bazen ere –Mendinueta ordezkatuz– hainbat pilotari on utzi dituelako kanpoan: Atxotegi eta Eneko Muguruza bergararra.

Bergara Hiria, apirilean

Lau t'erdiko txapelketa oraindik amaitu ez dutenean Bergarako taldeak aurreratu du apirilaren 29an Bergara Hiria torneoa abiaraziko dutela, bikoteka jokatuko dutena. Txapelketa horrek oraingoarekin antz handia izango du, zortzi bikote osatuko dituzte bai promesa eta baita senior kategoriatan, eta ekainaren 9an jokatuko dituzte finalak, Pentekosteetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak