Bergarako azoka biziberritzeko egitasmoko lehen bilera egin zuten martxoaren 26an eta "aurkezpen eta kontraste bilera" izan zela eman dute aditzera. Bertan, proiektua eta parte hartze prozesuaren helburuak eta dinamika bera aurkezteaz gain, jendearen iritziak jaso zituzten.
Bilerara 40 lagun inguru bertaratu ziren eta talde dinamikak ere egin zituzten. "Oso positiboki baloratu zen bertan martxan jarritako prozesua eta azokaren jarduna hobetzera zuzendutako hainbat iritzi ere jaso ziren".
Hurrengo bilerak
Martxoak 11:Ekonomia lokala
Martxoak 15: Aisialdi guneari buruzko hitzaldia
Martxoak 18: Lehenengo sektorea dinamizatzeko taldearen bilera
Martxoak 19: Herri eragileekin bilera
Martxoaren 25etik aurrera bileren bigarren txanda hasiko da.