Askotariko ekintzak antolatu dituzte Bergarako gaztetxean Martxoaren 8aren harira. Lehenengoa eguen honetan, martxoak 6, izango da eta emakumeak eta kazetaritzari buruzko berbaldia egingo dute 18:00etan hasita, kartzela zaharrean.
Egubakoitzean, ostera, ibarreko gazteen bertso-saioa egingo dute, 22:00etan.
Zapatuan, Emakumeen Nazioarteko Egunean, hainbat ekimen eramango dituzte aurrera: autoestimua lantzeko tailerra egingo dute gaztetxean bertan 17:00etan hasita eta emakume poteoa herriko tabernetatik, 19:00etatik aurrera.
Egunari amaiera emateko kantu-afaria egiteko elkartuko dira, 21:30ean hasita gaztetxean. Izena eman beharko da aurretik, dela gaztetxean, Arranon edo Pol-Polen.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako azken ekintza martxoaren 11n izango da, eta tea hartzeko geratuko dira kultura etxeko ganbaran Auzoko egitasmoko emakumeekin.