Zapatuan Bilbon emanaldia zutela eta, Bergaran jotzeko eskaera egin zioten antolatzaileek, eta gustura etorri ziren gurera. Alacanteko La Jose-ren (Josefina Gomez) lehen diskoa da bakarlari moduan, eta Victor Iniesta gitarrak eta David Cobo bateriak laguntzen dute; azken bi hauek El Bicho taldean aritutakoak. Flamenko doinu eta dantzak, koplak, sefardi doinuak eta popa, soula edo rocka nahasten dituzten hainbat kantu entzuteko aukera izan zen.
Gertuko kontzertua
Kontzertuaren helburua kultura trukea egitea zen, gurean hain ezagunak ez diren doinuak entzunez. Horrez gain, taldearekin bitartekari ibili den Julia Mongek zera zioen: "Gaur egun, formatu handiek ez dute funtzionatzen, eta formazio txikian kontzertu gertukoagoak sortzen dira". Hau hala, entzuleei asko gustatu zitzaien kontzertua, eta taldea ere oso pozik gelditu zen izan zuten harrerarekin. Denak pozik, beraz.