Arteaga, Artola eta Altuna hurrengo fasera pasatuko dira

Ane Miren Etxeberria 2014ko ots. 27a, 13:35
Martitzenean, Soraluze Bergara Hiria Pilota txapelketako final-laurdenak jokatu zituzten Udal Pilotalekuan.

Gazte mailan, Bakaikoaren eta Arteagaren arteko partidua zen jokatzekoa, baina Bakaikoak eskuan min zuela-eta ezin izan zuen jokatu eta haren ordez Peña izan zen kantxan. 37 minutu iraun zuen lehiak eta 14-22 atera zen garaile Arteaga. Peña ere ez zen horren gaizki aritu eta ezker eskuarekin fin ibili zen, baina ezin izan zuen ezer egin azken txanpan Arteagaren aurka; zenbait momentutan berdinketa izan zen markagailuan.

Edozelan ere, azken tantoetan akats asko egin zituen Peñak eta, azkenean, Arteagak lortu zuen garaipena.
Nagusiei dagokienez, berriz, Artola eta Urbieta aritu ziren aurrez aurre. Ordu erdi iraun zuen norgehiagokak eta Artolak pasada ederra eman zion Urbietari, erraz gailendu zitzaion. Hasiera-hasieratik errimoa hartu eta tanto asko egin zituen segidan Artolak. Besteak beste, 5-3, 12-3, 12-5 eta azken 22-5 emaitzak izan ziren Bergarako Udal Pilotalekuko markagailuan. Artola bikain aritu zen, jokaldiak ongi amaitu zituen eta Urbietari aukera gutxi eman zizkion frontoi beltzean.

Altuna, bikain

Altunak Dorronsoro ordezkatu zuen; izan ere, azken horrek ere eskuan min zuela-eta ezin izan zuen partidua jokatu. Hala, amezketarrak pilotari ona dela erakusteko aukera izan zuen.

26 minutu iraun zuen lehiak. Beraz, guztiak ere nahiko motzak izan ziren. Aizpirik ez zuen ezer egiterik izan, Altunak bere indarra erakutsi baitzuen. Hasiera-hasieratik eta momentu oro, Altuna gailendu zen markagailuan (1-6, 3-14, 5-16, 6-21). Hain zuzen, azken emaitza 7-22 izan zen; partidua, beraz, erraz atera zuen aurrera Altunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak