Sorgin dantzarekin Aratusteak abian dira Bergaran

Jon Moñux

Atzo, eguena, sorgin dantza egin zuten Bergaran, San Martin plazan.

Ekitaldia 19:30ean hasi zen eta txistulariek lagundu zieten dantzariei. Hartza eta bere hezitzailea ere bertan egon ziren, haur eta gurasoak agurtzen. Bukatzean, dantzariak eta hartza, trikitilariekin batera, Barrenkaletik barrena abiatu ziren, kalejiran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak