Kontzertu itxura duen emanaldi horrek kultura elkartruke baten zantzuak izango ditu. La Joseren ahotsak duen koloreak eta bi musikarien eskuek balioko dute gurean hain ezagunak ez diren doinuak deskubritzeko. 23:30ean Etxagin izango den proposamen apurtzaile hori, gainera, doakoa izango da.