Aste bukaeran Aratusteak ospatuko direnez, eta urteroko afari horri umore puntu bat jartzeko, mozorrotuta joateko dei egin du Jon Olivares auzo-alkateak.
Bertsolari ezagunak
Aurten, Igor Sarriegi eta Jon Maia bertsolariak egongo dira, bertso afarira joaten diren guztiekin batera gau ederra pasatzeko. Afaria 21:00etan izango da eta txartelak Txuringo eta Euskalduna tabernetan daude salgai. 23 eurotan langileentzat eta 20 eurotan ikasle eta langabeentzat.
Mozorroez gain, aurtengo afariak beste berritasun bat izango du: berezitasun moduan, herritarrek gaiak proposatzeko aukera izango dute. Horretarako, Txuringo tabernan kutxa bat jarri dute, nahi duenak afarirako gaiak proposa ditzan.