PPk eta EAJk onartutako proposamen berean, Euskal Y-aren konexioa Burgosekin lotzea ebazten da. Valladolid-Burgos-Gasteiz bidearen lanekin jarraitzea erabaki dute.
Akordioa positibotzat jo du EAJk: "Espainiako Gobernuak muzin egiten zion lan estrategiko horri heltzeari, eta, modu horretan, azpiegituraren etorkizuna kolokan uzten zuen. Azkenean, Espainiako Gobernuak amore eman du", adierazi du EAJko bozeramaile Aitor Estebanek.