Bergarari aratuste usaina dario

Imanol Gallego 2014ko ots. 25a, 17:14

Aratusteak atea joka ditugu, hori dela eta, Bergaran hasi dira herriko kaleak apaintzen. Bergara Bizi ekimeneko kideek herriko hainbat txokotan jarriko dituzten 16 maskara erraldoi egin dituzte. Aratusteetarako prest BergaranZapatuan egunez dagoen giroari bultzada bat emateko gainera, herri bazkaria eta desfilea ere egingo dute.

Martitzeneko hitzaldian argitzen zen moduan eta tradizioari eutsiz, eguenean hartzak izutuko ditu herriko gazteak. Aurten gainera, Bergarak hartz propioa estreinatuko du. Ohiturak agintzen duen moduan gainera, hartzarekin batera herriko dantzariek sorgin dantza egingo dute.

Bergara Bizi elkarteko kideen artean egindako 16 maskarek, besteak beste, ibargarai kalea, Espoloia eta Frontoia apainduko dituzte. Honekin jaietan herrian egon ohi den giroa indartu nahi da, helburu berbera lortzeko gainera, arastusteetako afaria bazkari bihurtuko da aurten.

Egunean zeharreko giroa pizteko ere, erraldoiekin batera egingo den desfilean parte hartzen duen mozorrik originalenak, Bedelkarrek eskeinitako 160 euroko saria eroango du etxera. Jende eta koadrilen parte hartzea sustatzeko gainera, Bergarako Udalak Tavex lantegia zenean aratusteetako mozorroak prestatzeko lokal bat jarri du Bergarako koadrilen eskura.

Lokala erabili nahi duten Bergarako koadrila guztiek izango dute lokala erabiltzeko aukera, trukean inolako alokairurik ordaindu gabe. Lokalak ondorengo ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 21:00etara. Larunbat eta igandetan goizeko 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara. Lokala erabili nahi duten kuadrilok Bergarako kultura etxera deitu eta koadrilako ordezkari baten izena eman beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak