Martxoaren 1ean, zapatua, egingo dute lehen ekitaldia. Bailaran Guifi.net egitasmoa dinamizatu nahian ari direla eta, batzarra egingo dute, 10:30ean. Martxoaren 9an, berriz, haur eta gurasoen asanblada sortzeko lehenengo bilera egongo da, 17:30ean.
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna denez, hainbat ekintza egingo dituzte hilaren lehenengo hamabostaldian. Martxoaren 6an Emakumeok kazetarion agenda hitzaldia egongo da, 18:00etan. Hurrengo egunean, egubakoitza, Debagoieneko gazteen bertso-saioa egongo da, 22:00etan. Martxoaren 8an, berriz, Autoestima lantzeko tailerra egongo da, 17:00etan, Emakume poteoa egingo dute 19:00etan, eta 21:30ean kantu-afaria egongo da gaztetxean. Azkenik, martxoaren 11n, te-hartzea egongo da kultura etxeko ganbaran Auzokoko emakumeekin.
Kontzertuei dagokienez, martxoaren 14an, egubakoitza, Txapajaia ospatuko dute. Bertan, Joseba B. Lenoir eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeen kontzertuak egongo dira, 22:30ean. Martxoaren 28an, kontzertua eskainiko dute Mor More eta Arrutiko Intxaurrak taldeek.
Martxoaren 21ean, egubakoitza, Joni D-ren Grups Autònoms. Una crónica armada de la transacción democrática liburuaren aurkezpena egongo da.
The Adams Party DJ gaua ere egingo dute martxoaren 22an, zapatua. Kasper, Asier Galiano & Eder Soria, Javierski, Josu eta Mengu & Eneko izango dira gaua animatuko duten DJak. 23:00etan hasiko da eta ordaindu beharko den ekitaldi bakarra izango da. Bost euro izango da sarrera.
Azkenik, urtarrilean eta otsailean bezala, bertso eskola eta gitarra ikastaroak egingo dituzte eguaztenetan.