'Nire sexualitatea sorkutza bat da' filma eskainiko dute eguaztenean Zabalotegin, zineklubean

Imanol Gallego 2014ko otsailaren 24a

Dokumental itxura duen film horrek Bartzelonako post-pornografia azaltzen du. 2012. urtean Lucia Egaña Rojasek Zinegoak jaialdiko film luze dokumental onenaren saria jaso zuen.

Dokumentala zuzendariak egindako zazpi elkarrizketatan oinarritzen da. Eguaztenean, 20:00etatik aurrera, Zabalotegin, interesgarria bezain berezia den film horrek ez du inor epel utziko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak