Herriko hainbat artistak saltokietan erakutsiko dituzte euren lanak

Imanol Gallego 2014ko ots. 25a, 10:06

Bergararren sormenak ez dauka mugarik. Duela urtebete herriko hainbat artistaren talentu eta margoekin erdiguneko zenbait erakusleiho apaindu eta gero, orain, herriko sortzaileen lanekin hainbat taberna eta gozotegi apainduko dituzte.

Kasu horretan, baina, paretak margotu beharrean, herriko artistek euren obrak eroango dituzte aukeratutako komertzioetara.

Artea, guztion eskura

"Egiten dugun lana jendeari erakusteko modu bat da", aipatu du artistetako batek. Beste herri eta hiriburu batzuetan egiten den ekimen horren bidez, artearen demokratizazio bat gertatzen dela dio artistak berak: "Jendea ez bada arte galeria eta aretoetara joaten, guk gerturatuko diogu gure artea".

Zazpi artistak erakutsiko dituzte euren lanak. Dixulan tabernan Jesus Mari Zabaletaren margoak egongo dira. Nahikarin Roberto Gabilondok erakutsiko ditu bere lanak. Hamaika tabernan Manu Montielen argazkiak egongo dira ikusgai. Pol-Poleko paretak Juajo Altunaren margoek beteko dituzte eta Raizabal gozotegian, aldiz, Aintzane Codenen, June Martinen eta Markel Martinezen lanak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak