Labegaraietako auzotarrendako txiki txoko berria, kiroldegian

Mireia Bikuña 2014ko ots. 24a, 12:00
Labegaraietako umeak eta gurasoak zorioneko daude. Euren eskaera aintzat hartu du Udalak eta txiki txokoa izango dute Labegaraietako kiroldegian. 42 metro koadroko gunea egokitu dute orain arte spinning gela izan den gunean. Gela egokitu eta koloretako zorua ipini du Udalak.

Txiki txokoak Labegaraietako tabernaren ordutegi berbera izango du: hain justu ere, astelehenetik egubakoitzera, 16:00etatik aurrera –taberna 23:00k inguruak ixten dute– eta aste bukaeratan, goizetan eta arratsaldetan.

0-5 urte artekoendako 

Labegaraietako txiki txokoa Bergarako txikiena izango da, eta bereziki hango bizilagunendako gunea izango da. Bereziki 0-5 urte arteko umeendako gunea izango da. "Euririk egiten ez duenean, parke ederra dute Labegaraietan, baina neguan ez zuten leku aproposik umeekin egoteko. Aurrerantzean, han elkartuko dira" dio Narbaizak. Dagoeneko zabalik dago txiki txokoa. 

Hiru txiki txoko 

Labegaraietakoarekin, hiru txiki txoko daude Bergaran. Zabalotegikoa zabaldu zuten lehenengo, eta Martokokoa ostean. Biek ala biek bi, adinaren arabera, bi gela dituzte, eta jolasekin eta jokoekin hornituta daude. Horietan ere, 0-5 urte arteko umeak hobesten dituzte, baina ume horien anai-arreba zaharragoak ere onartzen dituzte.

Herritarrek txiki txokoak erabiltzen dituztela esan digu Narbaizak: "Txiki txokoak dauden guneetako bizilagunez haratago, Bergarako beste gune batzuetako umeek eta gurasoek ere erabiltzen dituzte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak