Bergarako emakumea eta lanaren gaineko liburua aurkeztuko dute zapatuan

Eneko Azkarate Laspiur 2014ko ots. 24a, 08:42

Juan Martin Elexpuru eta Idoia Etxeberria.
'Lan eta lan, emakumea Bergaran' izenburuko liburua aurkeztuko dute datorren zapatuan Bergaran. Horrekin lotuta egindako ikus-entzunezkoaren proiekzioa ere egingo dute. Udaleko Pleno aretoan izango da, 12:00etan. Juan Martin Elexpuruk eta Idoia Etxeberriak idatzi dute liburua.

Liburua eta ikus-entzunezkoa Udaleko I. Berdintasun Planaren (2010-2013) testuinguruan kokatzen dira; eta XX. mendearen lehen erdian Bergaran emakumearen eta lanaren gaien inguruan egindako azterlanaren emaitza da.

Lan hori egiteko enkargua Udalak Badihardugu Euskara Elkarteko kideak diren Juan Martin Elexpuru eta Idoia Etxeberriari eman zien eta aurkezpena beraiek egingo dute. Martxoaren 1ean, zapatuan, izango da hori.

Erakusketa Aroztegin

Baina, Bergarako Udalak, beste ekitaldi batzuk ere antolatu ditu Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, dela-eta.

Hala, martxoaren 7an, egubakoitza, Debagoieneko emakumeak gerra zibilean eta frankismoan izeneko erakusketa irakiko da Aroztegi aretoan. Erakusketak martxoaren 24ra arte iraungo du, ohiko ordutegiarekin.

Udal artxiboak antolatu du Berdintasun Planaren barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak