Eskoriatzan izan ziren, ohiturari jarraiki, emanaldia estreinatzen eta arrakastaz Debagoienetik pasa ondoren eta baita Euskal Herriko txoko desberdinetatik, Bergaran izango dira bizipoza herriko txikienei zein gurasoei helarazten. Ohiko moduan frontoia izango dira prestatutako bi emanaldiak.
Sarrerak salgai
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Martxoaren 1ean, zapatuan izango dira herrian eta bi emanaldi eskainiko dituzte, lehena 15:30tan eta bigarrena 18:00tan. Sarrerek 6 euro balio dituzte eta hainbat modu daude lortzeko: Internet bidez erosi nahi dituztenek www.bergara.net webgunera jo beharko dute eta bertan sarrera erosi eta gero inprimatu egin beharko dute. Modu tradizionalean eskuratu nahi dituztenek, Kultur etxera joan beharko dira bila. Eguaztenetik daude salgai, beraz, guztiak saldu ezean, emanaldiko egunean ere leihatilan eskuragai izango direla ere adierazi dute Udaletik.